Ostalaritzari laguntzeko SolidaridUP sarearen kanpaina
Euskadiko ostalaritza eta jatetxe-arloko establezimendu guztiak ixteko dekretua abian jarri zenean, SolidaridUP sarean horiei eta une latzak igarotzen ari diren familiei laguntzeko ekimen bat jarri zen martxan.
Hala, Getxon, Leioan eta Sestaon azken bost urteetan saretzen joan den sare solidario hori, ehun komertzio, gizarte erakunde, GGKE eta udal baino gehiagok osatua, kanala izan daiteke une gogor hauetan itxaropen izpi bat sorrarazteko gai izango diren keinu solidario txikiak bultzatzen jarraitzeko.
Mugimendu honi atxikitako komertzio guztiei proposatu genien eskua luzatzea sare hau osatzen duten establezimenduei, laguntzeko funtsak biltzeko hirurogei itsulapiko jarrita. Hala ere, ekimena ostalariekin adostu ostean, horiek beste behin ere erakutsi zuten beren alderdirik solidarioena, eta eskatu zuten pertsona zaurgarrienen egoera hobetzera bideratu zedila bildutakoa.
Zehazki, bilketa kanpaina berri horretan lortutako funtsak “gosari eta askari solidarioak” ekimenera bideratuko dira ostalariek berriz ere pertsiana igo ahal dutenean. Ideia honako hau da: lokal horiek itxita daudenez eta horietan kontsumitu ezin daitekeenez, normalean pintxo-potea bezalakoetara bideratzen den diru hori helburu onuragarri batera bideratzea. Hala, herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dira, ikus dezaten egoera gogor honetatik irteteko modu bakarra guztion arteko lankidetza dela.
Zentzu horretan, lankidetza bi bidetatik egin daiteke: dirua gordez kanpainari atxikitako komertzioen artean banatutako itsulapikoetan, edo BIZUM bidez. “Dohaintza” erlaitza sakatu eta Zabalketa GGKE aukeratu behar da.
- Amets
- Atelier Algorta
- Atelier Areeta
- Clínica dental Gorbeia
- Colores
- Croissanterie
- Esesumaga Iluminación
- Flores Arantza
- Goiatz Estilista
- Her
- Ilestimakeup
- Iluminación Diana
- IO Peluquería
- Kiser
- Librería Itxas-ikus
- Troa Librerías
- Librería Zugatzarte
- Mabe Moda
- Mahiko
- MG Bike
- Mimaté
- Natur Etxea
- Oso
- Pekes Shoes
- Peluquería Belen Valencia
- Peluquería Marsun
- Salsidu Dental
- Snoopy
- Sofás Cama Galea
- Uranga
- Boutique Loycar
- Farmacia Ageda Ramos
- Farmacia Cristina Tiemblo
- Farmacia Ona Vadillo
- Fieldburu
- Flovar Bolsos y Complementos
- Leioa Visión
- Mercería Titare
- Peluquería Coral Rabanedo
- Peluquería Dibalune
- Zapatería Oinazpi
- Amaia Briones Podología
- Ar+ Peluqueros
- Calzados Ana Mari
- Farmacia Jose Luis Gómez de Iturriaga
- Farmacia Maialen Eguskiza
- Farmacia Iñigo Eguskiza
- Frutas Salado (2 tiendas)
- Idazkide
- Kopiprint
- Nuria Castillo Photography
- Óptica Goyo
- Peluquería Miguel
- Ponte Mona
- Productos Gallegos Fernández
- Teresa Ferrero Estilistas
- Errauskiñe