Bat egiteko eta saltoki txikiak laguntzeko garaia da

Covid-19aren pandemiak sortutako osasun-krisiaren ondorioz eta babesa erakusteko asmoz, SolidaridUP ekimenarekin bat egin duten Getxo, Leioa eta Sestaoko saltoki eta gizarte-erakunde guztiei babes-pantailak ematen ari zaie.

Une zailak dira establezimendu gehienentzat eta, horregatik, Zabalketa GGKE, SolidaridUP ekimenaren barruan, Igorreko Walter Pack enpresak emandako babes-pantailak banatzen ari da, establezimendu horietako langileek beren zerbitzuak berme eta segurtasun guztiekin eskaini ahal izan ditzaten. Ekimenaren bidez elkartasun-sarea ehuntzen jarraitu nahi dugu, eta gure babes osoa eman nahi diegu, pairatzen ari garen osasun-krisi handiari aurre egiteko.
 
Ildo horretatik, doan banatutako PVCzko babesteko 450 biserak proposamen solidario horri atxikitako hiru udalerrietan (Getxo, Leioa eta Sestao) irekita dauden saltokien esku daude dagoeneko. Datozen egunetan irekiko dutenei eta mugimendu solidario horrekin bat egiten duten establezimendu berriei ematen jarraituko dugu. Ekimen honek oso harrera ona izan du merkatarien eta gizarte erakundeen artean, une latz hauetan pantailen erabilgarritasunari balioa ematen baitiote.
 
Ekimena gehiago ezagutu eta SolidaridUPeko kide izan nahi duten saltokiek ainara@zabalketa.org helbidean edo 688 87 49 63 telefonoan jar daitezke gurekin harremanetan.
 

Bat egiteko eta saltoki txikiak laguntzeko sasoia da.
Osasun-krisiari aurre egiteko babes-pantailak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude