“Bertokoak” argazki erakusketa

“Bertokoak” argazki erakusketa, Zabalketa GGKEak koordinatua, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren babesarekin. Bertan, 22 emakumeak egongo dira ikusgai irudietan, adin eta belaunaldi desberdinetakoak denak. Aurrera egiteko erraz izan ez duten emakumeak dira, beste leku batzuetako denak. Emakumeen ausazko lagina da, ez du Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko nazionalitateen ordezkaritza estatistikorik.
Askotariko istorio zein ibilbideak dituzte, eta bizitzei zentzua emateko eta bizitza eraikitzeko modu ezberdinak ere bai; alabaina, zerbait partekatzen dute denek: zoritxarra gainditzeko bizi izan dituzten alderdi komunak, zeinen bitartez denek bat egiten duten.
Irudien bidez, batetik, euskal udalerrietako kulturaniztasuna islatu nahi da, eta bestetik, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeen erresilientzia eta aurrera egiteko gaitasuna. Hori guztia, ikuspuntu positibo batetik abiatuta eta bizikidetzarekin eta kulturarteko harremanekin lotutako alderdiak nabarmenduz.

Argazki-erakusketa ibiltaria da, eta Bizkaiko udalerrietan zehar mugituko da:

Martxoaren 1etik – martxoaren 14ra
Gazteleku Sestao
Iberia Kalea, z/g

Martxoaren 14tik – apirilaren 13ra
Kultur Leioa
Centro Cívico, Jose Ramon Aketxe Plaza, 11

Apirilaren 13tik – maiatzaren 13ra
Santa Klara Kulturtegia (Portugalete)
Casilda Iturrizar kalea, 10

Maiatzaren 16tik – maiatzaren 31ra
Ibaiondo Poltsa-ko Zentro Zibikoa
Pelota Kalea, 10 (Bilbo)

Iraila 1etik – Irailaren 30ra
Torreneko Merkatua (Algorta-Getxo)
Torrene Kalea, 48991 Getxo, Bizkaia

Urriaren 3tik – urriaren 31ra
Gurutzetako Zentro Zibikoa (Barakaldo)
Balejo kalea, 4

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude