GETXO
SolidaridUP Getxo
Filipinetan 2013. urtean izan ziren lurrikararen eta tifoiaren ondoren Zabalketak martxan jarri zuen larrialdiko laguntza-kanpainari Getxoko komertzioek emandako erantzun solidariotik sortu zen “SolidaridUP” proiektua.
Horrez gain, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Ekonomia Sustapen Arloaren laguntza eta kolaborazioa dauka, eta udalerriko gizarte erakundeen sareko lanarena ere bai; esate baterako, Berdintasuna Elkartea, Fidias Fundazioa, Integrando Fundazioa, Gurutze Gorria, San Nikolas Zabalik, eta Sortarazi.
Gaur egun, udalerriko 68 establezimenduk osatzen dute Sare Solidarioa, eta 35 ekimen solidario bultzatzen ari dira.
BIDEOAK
Getxo eta Leioako SolidariUP sarera atxikitako saltokien parte hartzearekin, euren parte hartze ibilbideko esperientzia pertsonalak kontatzen dizkiguten bideoak sortu ditugu. Horrez gain, oraingoan harritu nahi izan ditugu, onuradunen esker oneko testigantza errealen bidez, eta benetako egoera hori ikusarazi dugu, beren elkartasunari esker bizitako esperientzia onak erakutsi ditugu, eta aldaketa soziala ahalbidetuko duten ekintzak batzen jarraitzearen garrantzia bultzatu dugu.
Testigantza Errealak
GGKEak
Getxo Pro-Sahara “ATFAL” elkartea
Elkarteak gauzatzen dituen proiektuen artean daude, besteak beste, hauek: saharar haurrak Getxoko familiek hartzea udako bi hilabeteetan; saharar herriaren elkartasun-karabana, elikagaia, konpresak, pixoihalak eta abar jasotzeko kanpamentuetara bidaltzeko; eta lankidetza saharar kanpamentuetako desgaitasunak dituzten pertsonen zentroekin.
San Martin de Tours Misio Taldea Elkartea
San Martin de Tours parrokiako talde bat da, eta Misiones Diocesanas elkartearekin eta Getxoko, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste elkarte eta parrokia batzuekin lankidetzan aritzen da. Beren helburua da Kanseniako Misioko 16 herrixka osorik garatzea. Misioa izen bereko ibarrean dago, Kongon.
Gainera, parrokiatik 15.000 aitzur bidali dituzte jada; horiek lurra lantzeko eta familia guztia elikatzeko aukera eskaintzen diete.
Palestina Biladi elkartea
BILADI Palestinar Elkartea, “nire lurra” arabieraz, irabazteko asmorik gabeko erakundea da, 2003. urtean sortua. Elkartearen xedea Palestinako eta Erdialdeko Ekialdeko gainerako herri arabiarren (Libano, Siria, Irak eta Jordania) historia eta errealitate soziopolitiko eta kulturala ezagutaraztearen garrantzian arreta jartzea da.
BILADIn garapenerako heziketarekin lotutako proiektuak lantzen dituzte nagusiki; izan ere, badakite zein garrantzitsua den gizartea sentsibilizatzea zehazki Palestinan gertatzen denaren jatorri eta arrazoeiei buruz.
Horretarako, BILADIk esparru desberdinetan lanean dihardu: zine forumak, mintegiak, hitzaldiak, kolektibo desberdinekin jardunaldiak (UPV-EHUko ikasleekin esaterako) antolatzen ditu.
Ayuda Mas
Ayuda MAS GGKE bat da, ez du filiazio politikorik, ezta dirua irabazteko asmorik ere. Garapen eta hezkuntza integraleko proiektuak sustatzen ditu eta gizarte egoera ahulenean dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du. Boluntarioek osatzen dute, eta horiek zuzentzen dituzte erakundearen jarduerak 1994an hasi zenetik.
Gaur egun, nazioarteko lankidetzako lana Perun, Ekuadorren, Indian, Txinan, Vietnamen eta Kuban gauzatzen du. Uste dute hezkuntza integrala dela gizartea eraldatzeko elementu onena, eta, horregatik, proiektu guztietan hezkuntza oso alderdi garrantzitsua da. Giza eskubideak bultzatzen dituzten proiektuak garatzen dituzte, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, herritarren partaidetza eta jasangarritasun ekologikoa ere. Garapenerako eta Sentsibilizaziorako Hezkuntzaren arloko ekintzen bidez, gure gizartearen partaidetza eta konpromisoa sustatzen dituzte, gizarte-egitura bidegabeak edo giza garapen duina eragozten dutenak eraldatzeko.
Ecca Romo
ECCA- Romo guraso eskolaren printzipioak dira elkartasuna eta herrialde behartsuen garapena. Kinshasako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) Telema Buruko Osasuneko Zentroarekin elkarlanean ari da 1994az geroztik. Telema Buruko Osasuneko Zentroak baliabide ekonomiko gutxi eta arazo psikiatrikoak dituzten pazienteei eskaintzen die arreta. Bestalde, eskulanak egiteko tailer bat ere badauka; tailer horrek aukera ematen die buruko gaixotasunen bat duten pertsonei lan egiteko, lanaren emaitzari esker laguntza ekonomikoa lortze aldera. Zentroak, gainera, osasuna sustatzen duten pertsonen ahaleginak koordinatzen ditu buruko gaixotasun goiztiarrak antzemateko; izan ere, Extra_Telema kontsulta bat dauka, eta ekarpenak egiten die kontsultategiei buruko osasunaren arloan.
Kinshasan ere Lisungi proiektuarekin kolaboratzen dute, umeen elikadura zentro eta kontsultategi mediko bati laguntzen. Zentro horrek tuberkulosiak jotako pertsonak artatzen ditu nagusiki. Horrez gain, buruko gaixotasunak dituztenentzako Bethanie harrera-etxeari ere babesa ematen diote.
Entreamigos-Lagun Artean
Entreamigos – Lagun Artean elkartea 1994az geroztik ari da Guatemalan lanean, parte-hartze izaerako demokrazia, emakumeen ahalduntzea, tokiko garapen ekonomikoa eta gizon eta emakumeen arteko harreman berdinzaleak sustatzen dituzten erakundeekin batera. Gainera, hezkuntzarako sarbidea errazten dute, “Patojos Proiektua” izeneko ikasketa beken sistema egonkor batekin.
Euskadin ere egiten dituzte sentsibilizaziorako jarduerak. Hala, guatemalar emakumeen aldarrikapen eta borrokei buruzko prestakuntza lantzen dute, argazki erakusketak eta zinema-forumak egiten dituzte, GKEEen azoketan parte hartzen dute guatemalar produktuak salduz, eta poesia eta ipuin kontaketa saioak antolatzen dituzte.
Pertsonalde
Pertsonalde GKE bat da, aurre egiten du bidegabekeriei, eta lanean ari dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin, bai gure inguruan, bai Perun, Filipinetan edo Afrikan. Garapen eta elkartasun proiektuak sustatzen ditu, batez ere haurrak babesteko eta hezkuntza sustatzeko ekimenak.
Eta denboraren zati handi bat erabiltzen dute bizikidetza eta integrazioa errazteko ezinbestean migratu behar izan duten pertsonei, batzuk bizi-baldintza duinen bila eta beste batzuk eurentzat eta euren familientzat oso arriskutsuak diren egoeretatik ihesi.
Taldeka Lagunduz
Taldeka Lagunduz elkartean hezkuntza proiektu iraultzaile bat egiten ari gara Anekal-Bangaloren (Indian), Jesuitekin lankidetzan. Han, bereizketa positiboaren bidez, arrakala bat ireki nahi dute nagusi den kasten sisteman.
Zentroetan ostatu hartzen duten haurrak txiroenen artean aukeratutakoak dira, hala nola bi gurasoen aldetik umezurtzak direnak, osasun arazoak dituztenak eta kasu batzuetan, minusbaliotasun fisikoak dituztenak. Horiek guztiak Dalit kastakoak dira, ukiezinen kastakoak, alegia. Indian, 200 milioi pertsona inguru daude, eta horien kondizioengatik soilik esklabotasuna, bazterkeria eta tratu umiliagarriak jasan behar izaten dituzte. Hori dela eta, Taldeka Lagunduzek Dalits kastakoak ezartzen ditu ardatz eta erreferentzia gisa kolaboratzaileentzat eta aurkako alderdientzat. Eskubideen eta aukeren berdintasuna lortzearen alde lan egiten dute, elikaduratik, higienetik eta hezkuntzatik abiatuta.
Zabalketa
ZABALKETA Getxoko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, eta 1991z geroztik pertsona guztien duintasunaren eta eskubideen alde lan egin du.
Nazioartean, hainbat herrialdetan daude; besteak beste, Peru, Bolivia, Kolonbia, Kenia, Nigeria eta Filipinak. Beren jardueren xedea da txirotasuna eta bidegabekeriak ezabatzearen alde borrokatzea, eta egoera ahulenean dauden herritarrei funtsezko zerbitzuak helaraztea.
Euskadin, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako zentroekin eta unibertsitateekin lan egiten dute, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren arloko proposamenak eginez gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa lortzeko.
Gizarte erakundeak
Fundación Argia
Argia Fundazioan nahasmendu mental larria duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko gizarte eskaerari erantzuten diote, haien jendaurreko irudia eta bizi kalitatea hobetze aldera. Era berean, berrikuntzaren eta ezagutzaren sareko garapena bultzatzen dute.
Hau da Argia Fundazioaren eginkizuna:
• Laguntza osoa ematea erabiltzaileei eta beren inguru afektiboari, erabiltzaileak beren bizitzako protagonista izan daitezen.
• Laguntza pertsonalizatu, askotariko eta kalitatezko sarea eskaintzea, eta interes talde guztiok modu gogobetegarrian parte hartzen dugu.
• Gizarte jasangarri bat eraikitzeko eta nahasmendu mental larria duten pertsonen eskubideen alde aritzea lankidetzan.
• Inguruko beharrizan berriei erantzunez haztea, eta gure lanak aitorpen soziala jasotzea.
Fundación Adsis
Lanbide-heziketa Getxon eta Leioan
Bazterketa-arriskuan dauden pertsonei laguntzen diegu, euren bizi-proiektuak lor ditzaten. 58 urte baino gehiago daramatzagu lanean, eta gure gizarte-ekintzako eta garapenerako lankidetzako programek 50.000 pertsona baino gehiagori eskaintzen diete arreta urtero.
Gure ustez, prestakuntza eta laguntza pertsonalizatua funtsezkoak dira gizarteratzea eta laneratzea lortzeko. Hainbat prestakuntza-aukera eskaintzen ditugu, ikuspegi bereziarekin Oinarrizko Lanbide Heziketan, eskola-uztearen eta gazteen langabeziaren arazoei irtenbide zehatz eta eraginkorrak emateko, eta gizarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran dauden gazteen sarbidea bermatzen duten neurri espezifikoak txertatzen ditugu.
OLHek aukera ematen die gazteei lan-bide bat hasteko, eta ikasturtea amaitu ondoren ikasketa arautuak ikastetxean jarraitzeko.
Berdintasuna
Atzerriko migratzaileen integraziorako eta berdintasunerako elkartea. Kultura-artekotasunaren bitartez egiten du gizarteratzearen alde: elkar trukerako eta elkarrizketarako guneak sortzen ditu. Etorkinek udalerriko gizarte eta kultura esparruetan parte har dezaten bultzatzen du. Eta, gainera, tailerrak, ikastaroak eta abar antolatzen ditu, generoaren inguruko gaiak jorratzen ditu, eta umeei eskola laguntza ematen die.
Fidias Fundazioa
Fidias Fundazioa Arteen bidez Pertsonarteko Garapena eta Integrazioa lortzeko Fundazioa, gobernuz kanpoko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da, gaztea eta dinamikoa. Bada, haien asmoa da gure komunitatearen mesederako elkartasun eta zerbitzu konpromisoa ezartzea.
Helburua da gure gazteen potentzialitateak garatzen laguntzea ARTEEN bitarteaz (antzerkia, dantza, abesbatza, musika, komikia, arte martzialak, graffitia…).
Topaketa espazio bat eskaintzen dute. Hala, sorkuntza prozesutik abiatuta, umeek, gaztetxeoek eta nerabeek beren asialdiaren zati bat okupa dezkate profesional eta boluntarioek zuzendutako interrerlazio jarduerekin.
Behartsuen eta gizarte bazterketa arriskuan daudenen kolektiboetan oinarritzen da haien lana, eta arreta berezia jartzen diote inklusioari, gizarte eta heziketarako kohesio erreminta gisa.
Hainbat ikastetxe kontzertatu eta instituturekin diharduet elkarlanean, bai eta autonomia erkidegoko askotariko elkarte eta fundazioekin ere. Familia hezitzaileekin, eskola orientatzaileekin eta oinarrizko gizarte zerbitzuekin ere etengabeko harremana daukate.
Fundación Integrando
Integrando Fundazioa 2002ko maiatzaren 17an eratu zen irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta helburu nagusia da gizarte bazterketa edo arrisku egoerak murrizteko ekintzak garatzea. Horretarako, denbora guzti honetan zehar hainbat proiektu garatu dituzte, gizarte inklusiokoak, lan inklusiokoak, prestakuntzakoak, orientazio eta lan bitartekaritzakoak nahiz arreta soziosanitarioari, psikosozialari, gizarte eta hezkuntza esku-hartzeari, bitartekaritza komunitarioari eta berdintasunari lotutakoak.
Integrando Fundazioa gizarte zerbitzuen sektorean diharduen irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta helburu nagusitzat dauka gizarte bazterketa arriskuan dauden nahiz langabezian dauden pertsonen inklusioa lortzea. Horretarako, sarbide sozial edo profesionaletarako zailtasunak dituzten pertsonei laguntza, orientazioa, gaikuntza, prestakuntza, informazioa eta motibazioa eskaintzen diegu, erabat gizarteratzeko aukerak areagotu ahal izateko erremintak emateko asmoz.
Gaude
Gure egitekoa da konpromesu etiko batetik laguntzea, laguntza eta aukerekin, desgaitasun intelektuala duen pertsona bakoitzak eta familia bakoitzak bere bizi-kalitatearen proiektua garatu ahal izan dezan, gizarte bidezkoago eta solidarioago batean eskubide osoz sar daitezen sustatuz
Gurutze Gorria
Gurutze Gorria mugimendu humanitario, herritar eta independentea da, eta 192 herrialdetan dago. Erakunde humanitarioak 157 urte daramatza erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean, gizateria eta duintasuna pertsona guztiengana edonon eta une eta egoera orotan irits daitezen, betiere bere zazpi Oinarrizko Printzipioen pean jardunez: gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Borondatezko Izaera, Batasuna eta Unibertsaltasun.
Kosmópolis
KOSMOPOLIS, Atzerriko herritarren integrazio eta kualifikazio profesionalaren aldeko elkartea, esku-hartze sozialeko sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, eta gizarteratzearen alde lan egitea du helburu, laneratzearen eta prestakuntzaren bidez.
Elkartea boluntarioek, profesionalek eta atzerriko zein bertako bazkideek osatzen dute, eta helburu nagusia da migrazio-jatorri desberdineko eta tokiko komunitateen arteko kulturen arteko bizikidetza-harremanak erraztea. Kosmopolis Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Getxoko Udaleko eta etorkinen kolektiboei arreta ematen dieten beste erakunde publiko zein pribatu batzuetako gizarte-zerbitzuekin lankidetzan eta sarean egiten du lan.
San Nikolas Zabalik
San Nikolas Zabalik elkartea 2021ean sortu zen, Algortako San Nikolas parrokian duela 10 urtetik egiten ari diren lan sozial eta solidario guztia bere baitan hartzeko. Une honetan, funtsezko hiru proiektu dituzte: MER+ elikagaien eta mermen kudeaketa solidariorako; IkHazi, gaztelaniazko eskolak eta adin nagusiko migratzaileei prestakuntza-laguntza eskaintzen diena; eta ABEGI ENEA, 24 migratzaile hartzen dituen San Nikolas parrokia-etxea.
Elkarteak sarean eta komunitatean lan egitea du ezaugarri. Lan horretan, migratzaileak hartu, ireki eta integratzen laguntzen duten boluntarioak eta komunitatea dira protagonista.
Harribide Fundazioa - Yala Etorkinen Harrera
Harribide fundazioak haur, nerabe eta gazteei zuzendutako gizarte eta hezkuntza proiektuak eta komunitate proiektuak garatzen ditu. Portaera sozialen prebentzioa da haien espezialitatea. 2005. urteaz geroztik etorkinekin lan-ildo bat garatzen du, eta hortik sortu da Yala Etorkinen Harrera.
Jarduketa eremua Bizkaiko hainbat udalerritan zabaldu du, hala nola Getxon, Yala Algorta proiektuarekin. Harrera eta gizarteratze eta laneratze prozesuak sustatzen dituzte, bai eta inklusio sozio-komunitarioa ere. Hala, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan eta migrazio testuinguruetan dauden pertsona eta taldeei laguntzen diete. Getxon, gainera, San Nikolas parrokiarekin lan egiten dute. Horri esker, harrera etxebizitzak, gaztelera eskolak eta jarduera ludikoak dauzkate, boluntarioen talde handi bat daukate eta.
Sortarazi
Giza Garapenerako Sortarazi Elkarte Klaratarrak Bizkaian baztertze arriskuan dauden pertsonen inklusio sozialaren alde lan egiten du. Horretarako, osoki garatzen ditu duintasuna sustatzeko gaitasunak eta autonomia, betiere komunitate ikuspegitik abiatuta.
Arreta berezia jartzen die beste baliabide batzuek kontuan hartzen ez dituzten pertsonei, gizarteratzeko zailtasun bereziak dituztenei eta baztertze nahiz pobrezia kroniko egoeran daudenei; izan ere, horien kasuan hainbat arazo pilatu ohi dira.
Helburua da gizarte eraldaketa sustatzea “premiazkoa, egokia eta eraginkorra” den horretatik, eta errealitate horiekiko sentsibilizazio eta salaketatik.