Municipios

LEIOA

LEIOA

SolidaridUP Leioa

SolidaridUP proiektua Zabalketa GKEak sortu eta koordinatzen duen proiektua. Leioan hasi zuen ibilbidea, 2019. urtean. Helburua da inklusioa, duintasuna, ongizate integrala eta udalerrian zaurgarritasun egoeran daudenen eskubideak bultzatzea. Bada, horretarako hainbat eragile garrantzitsuren laguntza daukate, eta herritar konprometituak sortzen dituzte, egunerokoan eta gertuko testuinguruan elkartasunez jarduten dutenak.

Leioako Udalaren Gizarte Ekintza eta Berdintasun Sailaren babesari esker, dagoeneko 40 establezimendu ari dira parte hartzen, eta 22 ekimen solidario daude martxan.

Martxan jarritako ekimen guztien helburua da egoera honek alderdi sozialean, emozionalean eta baliabide materialei dagokienean duen eragina murriztea. Horiek guztiek laguntzen dute Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen.

BIDEOAK

Getxo eta Leioako SolidariUP sarera atxikitako saltokien parte hartzearekin, euren parte hartze ibilbideko esperientzia pertsonalak kontatzen dizkiguten bideoak sortu ditugu. Horrez gain, oraingoan harritu nahi izan ditugu, onuradunen esker oneko testigantza errealen bidez, eta benetako egoera hori ikusarazi dugu, beren elkartasunari esker bizitako esperientzia onak erakutsi ditugu, eta aldaketa soziala ahalbidetuko duten ekintzak batzen jarraitzearen garrantzia bultzatu dugu.

Gizarte erakundeak

Fundación Adsis

Formación Profesional en Getxo y Leioa

Acompañamos a personas en riesgo de exclusión para que logren hacer realidad sus proyectos de vida. Con más de 58 años de historia, nuestros programas de acción social y cooperación al desarrollo cada año ofrecen atención a más de 50.000 personas

Creemos que la formación y el acompañamiento personalizado son fundamentales para alcanzar la inserción social y laboral. Ofrecemos distintas oportunidades formativas, con un enfoque especial en la Formación Profesional Básica con el objetivo de desarrollar soluciones concretas y eficaces a los problemas de abandono escolar y desempleo juvenil, incorporando medidas específicas que garanticen el acceso de los jóvenes en riesgo o situación de exclusión social.

Las FPB permite que los y las jóvenes puedan comenzar un camino laboral y ofrece la posibilidad de seguir los estudios reglados una vez finalizado el curso en el centro.

EISE

EISE zerbitzua Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuko Gizarte eta Hezkuntza Arloko Esku Hartze Taldea da, haur, gazte eta familietan ongizatea sustatzen duena, eta prebentzio eta oinarrizko laguntzako ekintzak garatzen dituena.

Fidias Fundazioa

Fidias Fundazioa Arteen bidez Pertsonarteko Garapena eta Integrazioa lortzeko Fundazioa, gobernuz kanpoko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da, gaztea eta dinamikoa. Bada, haien asmoa da gure komunitatearen mesederako elkartasun eta zerbitzu konpromisoa ezartzea.
Helburua da gure gazteen potentzialitateak garatzen laguntzea ARTEEN bitarteaz (antzerkia, dantza, abesbatza, musika, komikia, arte martzialak, graffitia…).
 
Topaketa espazio bat eskaintzen dute. Hala, sorkuntza prozesutik abiatuta, umeek, gaztetxeoek eta nerabeek beren asialdiaren zati bat okupa dezkate profesional eta boluntarioek zuzendutako interrerlazio jarduerekin.
 
Behartsuen eta gizarte bazterketa arriskuan daudenen kolektiboetan oinarritzen da haien lana, eta arreta berezia jartzen diote inklusioari, gizarte eta heziketarako kohesio erreminta gisa.
 
Hainbat ikastetxe kontzertatu eta instituturekin diharduet elkarlanean, bai eta autonomia erkidegoko askotariko elkarte eta fundazioekin ere. Familia hezitzaileekin, eskola orientatzaileekin eta oinarrizko gizarte zerbitzuekin ere etengabeko harremana daukate.

Gaude

Gure egitekoa da konpromesu etiko batetik laguntzea, laguntza eta aukerekin, desgaitasun intelektuala duen pertsona bakoitzak eta familia bakoitzak bere bizi-kalitatearen proiektua garatu ahal izan dezan, gizarte bidezkoago eta solidarioago batean eskubide osoz sar daitezen sustatuz

Gurutze Gorria

Gurutze Gorria mugimendu humanitario, herritar eta independentea da, eta 192 herrialdetan dago. Erakunde humanitarioak 157 urte daramatza erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean, gizateria eta duintasuna pertsona guztiengana edonon eta une eta egoera orotan irits daitezen, betiere bere zazpi Oinarrizko Printzipioen pean jardunez: gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Borondatezko Izaera, Batasuna eta Unibertsaltasun.

SISPRED

SISPRED Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuko Gizarte, Hezkuntza eta Gizarte arloko Esku Hartze Zerbitzua da, baztertuak izateko arriskuan dauden eta udalerrian bizi diren pertsonei laguntzeko.

Sortarazi

Giza Garapenerako Sortarazi Elkarte Klaratarrak Bizkaian baztertze arriskuan dauden pertsonen inklusio sozialaren alde lan egiten du. Horretarako, osoki garatzen ditu duintasuna sustatzeko gaitasunak eta autonomia, betiere komunitate ikuspegitik abiatuta.
 Arreta berezia jartzen die beste baliabide batzuek kontuan hartzen ez dituzten pertsonei, gizarteratzeko zailtasun bereziak dituztenei eta baztertze nahiz pobrezia kroniko egoeran daudenei; izan ere, horien kasuan hainbat arazo pilatu ohi dira.
 
Helburua da gizarte eraldaketa sustatzea “premiazkoa, egokia eta eraginkorra” den horretatik, eta errealitate horiekiko sentsibilizazio eta salaketatik.