SESTAO
SolidaridUP Sestao
SolidaridUP proiektuaren ibilbidea 2018an hasi zen, Sestaon. Helburua da inklusioa, duintasuna, ongizate integrala eta Sestao udalerrian zaurgarritasun egoeran daudenen eskubideak bultzatzea. Bada, horretarako hainbat eragile garrantzitsuren laguntza daukate, eta herritar konprometituak sortzen dituzte, egunerokoan eta gertuko testuinguruan elkartasunez jarduten dutenak.
Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren eta Sestaoko Udalaren laguntza dauka. Gainera, udalerriko bost erakunde sozial ari dira parte hartzen: Afises, Integrando Fundazioa, Secretariado Gitano Fundazioa, Hazbide eta Ongi Etorri Errefuxiatuak – Sestaoko Asanblada.
Gaur egun, udalerriko 32 establezimenduk osatzen dute Sare Solidarioa, eta 24 ekimen solidario bultzatzen ari dira.
Gizarte erakundeak
Afises
Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Sestaoko Afises Elkarteak barne hartzen ditu desgaitasuna duten pertsonak eta, oro har, pertsona horien bizitzari eragiten dieten arazoak konpontzen lan egin nahi duten pertsonak.
Fundación Integrando
Integrando Fundazioa 2002ko maiatzaren 17an eratu zen irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta helburu nagusia da gizarte bazterketa edo arrisku egoerak murrizteko ekintzak garatzea. Horretarako, denbora guzti honetan zehar hainbat proiektu garatu dituzte, gizarte inklusiokoak, lan inklusiokoak, prestakuntzakoak, orientazio eta lan bitartekaritzakoak nahiz arreta soziosanitarioari, psikosozialari, gizarte eta hezkuntza esku-hartzeari, bitartekaritza komunitarioari eta berdintasunari lotutakoak.
Secretariado Gitano Fundazioa
Secretariado Gitano Fundazioa irabazi-asmorik gabeko kulturarteko gizarte-erakundea da, eta 35 urtetik gora daramatza ijitoen sustapen eta aukera-berdintasunaren alde lanean.
Ijitoen komunitatearen sustapen integrala du xede, kultur aniztasunari arreta eskainiz. Misio honen bidez, gizartea sustatu eta aldatu nahi du, ijitoek aukera izan dezaten gizarte eskubide, zerbitzu, ondasun eta baliabideak eskuratzeko, gainerako herritarrek bezala.
Hazbide
Haurren eta gazteen sustapenerako Hazbide elkartea” irabazi-asmorik gabeko eta onura publikokotzat jotako elkarte zibila da. Artizar proiektuaren sustatzailea eta titular juridikoa da.
Erakundeen elkarte bat da: Bilboko Elizbarrutiko Caritas, Kristau Eskoletako Anaiak (La Salle), Sestaoko Pastoral Unitatea eta San Andresko Hijas de la Cruz-Hermanas.
Babesgabetasun-egoeran dauden eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden haurren eta gazteen garapen pertsonalari eta sozialari modu integralean laguntzea du helburu nagusi.
Ongi Etorri Errefuxiatuak - Sestaoko Asanblada
Ongi Etorri Errefuxiatuak-Sestaoko Asanblada 2016an jaio zen, herritar plataforma gisa. Helburu nagusitzat daukate migratzaileen eskubideak aldarrikatzea (haien egoera administratiboa gorabehera), Sestaoko eta Bizkaiko herritarrak sentsibilizatzea migrazio prozesu horietan jasaten den egoeraz, prekarietatea ahal den neurrian arintzea eta behar beste egiten ez duten administrazio publikoen pasibotasuna salatzea.
Proiektua ahalegintzen da osorik aetzen erabiltzaileen beharrizanak. Hala, udalerriko hainbat ekimen elkartzen ahalegintzen da eta erakunde eta pertsonen babesa bilatzen du. Horren guzitaren helburua da gure inguruko errefuxiatuen txertatze prozesua eraginkorra izatea.
I.E.S. SATURNINO DE LA PEÑA
Sestaoko “Saturnino de la Peña” institutua irakaskuntza publikoko zentro bat da, Sestaoko udalerriari zerbitzua ematen diona eta ikasleen hezkuntzarako kalitate gorena eskaintzen duena.
“Saturnino de la Peña” BHI 80ko hamarkadan sortu zen, Ezkerraldeko lan-munduko idiosinkrasiaren barruan, inguruko ikasleei Lanbide Heziketako ikasketak ikasteko aukera eskaintzearren.
Honela, gaur egun DBH, Batxilergoak eta Lanbide Heziketa Zikloak ikas daitezke bertan.